Azpeitia, AIMAR IRIGOEN JAUREGI errekor saiakera

2014/12/21 | Orokorra

Abenduaren 21ean, AIMAR IRIGOEIN JAUREGI errekor berri bat egiten saiatuko da Azpeitiko Izarraitz frontoian eguerdiko 12 eta erdietan.

Erabiliko den harria  150 kiloko zilindro zaharra da, Juan Ibarguren “Manterola” 1958 azaroaren 2an Azpeitiko apustuan erabilitako.

Egin beharreko lana 10 minutuko hiru txanda, txandatik txandara 20 minutuko atsedena delarik.

Harri honekin  Jose Antonio Gisasolak “Zelai” Aian 1987ko abenduaren 25ean  122 jasoaldi eman zituen eta marka hau hobetzen saiatuko da.