Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketa 2015. Izen ematea amaiera eta bilera

2015/04/10 | Txapelketen deialdiak, bilerak, zigorrak ...

2015 urteko Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako izen emate epea martxoaren 30ean, arratsaldeko 7etan amaituko da, bai gizonezko bai emakumezko mailan.

Gizonezko mailan 2015eko txapelketan parte hartuko duten taldeak ANDUTZ, BERROBI, MENDARO, TARINAK eta UROLA dira.

Ez dute beren partaidetzarik baieztatu Gipuzkoako emakumezko taldeek.

Taldeen zozketa, kanporaketen egutegia, e.a apirilaren 10ean Donostiako KIROL ETXEAn arratsaldeko 7etan egingo den bileran aztertu eta onartuko dira.

Taldeek partaideen izen emate orrialdea ekarri beharko dute.