Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1.zk.ko Epaitegiaren ebazpena

2017/01/01 | Orokorra

Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1.zk.ko Epaitegiak Juan Jose Lizaso Rezabalek,  Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurka, aurkeztutako errekurtsoa gaitzetsi egin du eta epaitegiaren ebazpenaren aurka ezin du errekurtsorik aurkeztu  EPAI IRMO delarik.

 

Kirol Justiziako Euskal Batzordeak ontzat eman zuen 2014ko uztailaren 18ean harturiko erabakia, non, Aian 2014ko uztailaren 13an ospaturiko Gipuzkoako ohiko sega txapelketako emaitzak zuzendu egiten ziren erreklamazio baten ondorioz eta  IGOR ESNAOA DORRONSORO txapelduna aldarrikatu zen.

 

Lizaso Rezabal Jaunak bere  garaian okerki emandako trofeo eta txapela itzultzea behartua dago.