EMAITZAK. Gipuzkoako ohiko sega txapelketako kanporaketa

2017/06/11 | Herri kirolak GIPUZKOAn-

Ekainaren 11an Aian ospatu da Gipuzkoako ohiko sega txapelketako kanporaketa.

Bi taldetan banatuta, zortzi segalarik hartu dute parte gaurko kanporaketa saioan, kirolari bakoitzak ordu erdiko denbora tartean ahalik eta belar kilo gehien moztu behar izan dituelarik.

 

1.TALDEA (11:30etan hasi da):

.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea "URKI": 1.469 kilo

.- Iban Pardo Andres: 1.380 kilo

.- Jon Otegi Odriozola: 1.263,5 kilo

.- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.110 kilo (txartel gorri bat atera diotenez 20 kiloko zigorra izan du)

 

2. TALDEA (12:30etan hasi da):

.- Julen Gabirondo Izeta: 1.522 kilo (txartel gorri bat atera diotenez 20 kiloko zigorra izan du)

.- Jokin Etxeberria Peñagarikano: 1.490,5 kilo

.- Iñigo Mercader Soroa 1.226,5 kilo

.- Lander Otermin Munain: 1.119 kilo

 

Jesus Mari Ormaetxea, Iban Pardo, Julen Gabirondo eta Jokin Etxeberria sailkatu dira uztailaren 9an Asteasun ospatuko den Gipuzkoako ohiko sega txapelketako finalerako. Bertan ordubeteko lana osatu beharko dute segalariek.