EMAITZAK - LEGORRETA, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketa - KANPORAKETA

2018/05/13 | Herri kirolak GIPUZKOAn-

Maiatzaren 13an Legorretan ospatu da Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketaren lehenengo saioa.

Bost aizkolarik hartu dute parte kanporaketa saio honetan, kirolari bakoitzak ahalik eta denbora gutxienean 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana egin behar izan duelarik.

Sailkapena honela geratu da:

.- Luis Mª Txapartegi Gurrutxaga 10 minutu 54 segundo 37 ehunen
.- Aratz Mugerza Mendizabal 11 minutu 23 segundo 1 ehunen
.- Jokin Alkizalete Urkola 11 minutu 26 segundo 18 ehunen
.- Xabier Zaldua Alberdi 11 minutu 57 segundo 59 ehunen
.- Yulen Aranberri Ocaña 13 minutu 30 segundo 31 ehunen

 

Luis Mª Txapartegi, Aratz Mugerza eta Jokin Alkizalete sailkatu dira Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finalerako. Hauek eta maiatzaren 20ean sailkatzen diren beste 3 aizkolariek, 4 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana osatu beharko dute, ahalik eta denbora laburrenean.