EMAITZAK - AIA, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketa - KANPORAKETA 2
2018/05/20 | Herri kirolak GIPUZKOAn-Maiatzaren 20ean Aian ospatu da Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketaren bigarren saioa.
Bost aizkolarik hartu dute parte kanporaketa saio honetan, kirolari bakoitzak ahalik eta denbora gutxienean 2 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana egin behar izan duelarik.
Sailkapena honela geratu da:
.- Eneko Otaño Aizpuru | 9 | minutu | 53 | segundo | 90 | ehunen |
.- Jesus Mª Mujika Elola | 10 | minutu | 25 | segundo | 65 | ehunen |
.- Yon Irazu Ugalde | 10 | minutu | 35 | segundo | 56 | ehunen |
.- Aitor Urteaga Aldasoro | 14 | minutu | 19 | segundo | 0 | ehunen |
.- Unai Otaegi Saizar | 14 | minutu | 26 | segundo | 7 | ehunen |
Saio honetan Eneko Otaño, Jesus Mª Mujika eta Yon Irazu sailkatu dira Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finalerako, maiatzaren 13an sailkatutakoekin (Luis Mª Txapartegi, Aratz Mugerza eta Jokin Alkizalete) jokatu beharko dutena. Bertan, aizkolariek, 4 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako lana osatu beharko dute, ahalik eta denbora laburrenean.