USURBIL, Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketa
2019/06/30 | Herri kirolak GIPUZKOAn-2019ko ekainaren 30ean, Santixabelen jaien barruan, Usurbilen, arratsaldeko 18:30etan, Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketa ospatuko da.
PARTAIDEAK:
.- Peio Argaia Eizmendi
.- Jose Martin Bustinza Olabarria
.- Lander Otermin Munain
Egin beharreko lana: kirolariak, 2 minutuko denboran, 45 kilotako fardoa ahalik eta gehienetan altxatzen saiatuko dira.
Txapelketa honen ondoren Gipuzkoako Ingude txapelketa ospatuko da.
Eta egun berean, leku berean, eguerdiko 12:30etan Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren FINALA ospatuko da.