USURBIL, Gipuzkoako Ingude txapelketa
2019/06/30 | Herri kirolak GIPUZKOAn-2019ko ekainaren 30ean, Santixabelen jaien barruan, Usurbilen, arratsaldeko 18:30etan, Gipuzkoako Ingude txapelketa ospatuko da.
PARTAIDEAK:
.- Gorka Etxeberria Ikutza
.- Jesus Mª Iruretagoiena Elustondo "IZETA III"
.- Josu Urbieta Arruti
Egin beharreko lana: kirolariak, minutu eta erdiko denboran, 18 kiloko ingudea ahalik eta gehienetan altxatzen saiatuko dira.
Txapelketa honen aurretik Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketa ospatuko da.
Eta egun berean, leku berean, eguerdiko 12:30etan Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren FINALA ospatuko da.