EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 1. multzoko 3. jardunaldia - MENDARO

2014/07/12 | Orokorra

Gaur arratsaldeko 6etan ospatu da Mendaroko probalekuan Gipuzkoako giza proba txapelketako 1. multzoko sailkapen faseko hirugarren eta azken proba. Andutz-Itziar, Heldu-Orio eta Mendaroko taldeak lehiatu dira, emaitzak ondorengoak izanik:

 

1.- Heldu-Orio          53 plaza             eta 0,90 metro   

2.- Andutz-Itziar       52 plaza

3.- Mendaro             45 plaza, zinta 1 eta 3,55 metro

 

Dagoeneko amaitu dira multzo honetako sailkapen proba guztiak, finalerako sailkatu diren bi taldeak ANDUTZ-Itziar eta HELDU-Orio izanik, biak 7 punturekin. Hirugarren postuan, eta ondorioz finaletik kanpo, MENDAROko taldea gelditu da 4 punturekin. Finala AIAko probalekuan ospatuko da abuztuaren 3an.