ERREZIL, Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 2. jardunaldia
2015/06/28 | Orokorra
Ekainaren 28an, arratsaldeko 6etan ospatuko da Errezilen 2015eko Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 2. jardunaldia.
Aurtengo txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka moduan ospatuko da, proba bakoitzean lortutako sailkapena kontutan hartuko delarik txapelduna erabakitzeko. Talde bakoitza osatzen duten 8 kirolariak 660 kilotan sartu beharko dute eta 20 minutuz arituko dira lanean 900-1000 kilo arteko harriarekin.
Partaideak:
Andutz (Itziar)
Berrobi
TopeNatxiok (Mendaro)
Tarinak (Deba)