GHKFak lurralde mailako ekitaldi guztiak eten egin ditu

2020/03/13 | Orokorra

Egungo egoera dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak Eskola Kiroleko eta Kirol Federatuaren jarduerei erangingo die.

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa eta ekitaldi guziak etetea erabaki du, gaurtik hasita (2020.03.13) eta jakinarazpen berria izan arte. Eten honek beraz, Eskola Kiroleko jarduerei eta Kirol Federatu mailakoei eragingo die.

Era berean, eta GFAren oharrak jarraituz, entrenamendu guztiak bertan behera uztea ere aholkatzen du.