USURBIL, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako Finala

2014/07/05 | Orokorra

2014ko uztailaren 5ean, USURBILGO frontoian, arratsaldeko 7etan, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finala ospatuko da.

 

Finalerako sailkatze probak ekainaren 1ean ospatu ziren, Beasainen eta Legorretan, eta finalerako txartela lortu zuten aizkolariak ondorengoak dira: 

.- Jon Irazu

.- Aratz Mugerza

.- Ugaitz Mugerza

.- Jesus Mari Mujika

.- Eneko Otaño

.- Luis Mari Txapartegi