Aian Izeta anaien errekor saiakerak
2014/05/25 | OrokorraMaiatzaren 25ean arratsaldeko 17:30etatik aurrera harrijasotzeko bi errekor saiakera izango dira Aiako pilotalekuan.
Agustin Iruretagoiena (IZETA I) bere pisu dobleko harri zilindrikoarekin arituko da 10 minutuko txanda bakarrean.
Jose Ramon Iruretagoiena (IZETA II) Aiako harri baldarrarekin (109kg) arituko da 30 minutuko txanda bakarrean.




