EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 1. multzoko 2. jardunaldia

EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 1. multzoko 2. jardunaldia

2014/06/29 | Orokorra

Arratsaldeko 6 t'erdietan eman zaio hasiera Errezilen 2014ko Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 1. multzoko 2. jardunaldiari. Bertan,  Andutz-Itziar, Heldu-Orio eta Mendaroko taldeak lehiatu dira. 

Emaitzak ondorengoak izan dira: 

1.- ANDUTZ-ITZIAR: 68 plaza eta 3,25 metro

2.- MENDARO: 64 plaza, zinta 1 eta 1,55 metro

3.- HELDU-ORIO: 64 plaza eta 0,96 metro

 

Multzo honetako hirugarren eta azken jardunaldia uztailaren 12an ospatuko da Mendaron. Sailkapenean une honetan Andutz-Itziar da lehenengo postuan 5 punturekin, Heldu-Orio bigarren 4 punturekin eta Mendaro hirugarren 3 punturekin. Lehenengo bi sailkatuak izango dira finalerako txartela lortuko dutenak.

 

Argazki galeria