EMAITZAK. Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa

2014/07/06 | Orokorra

Gaur arratsaldean ospatu da Usurbilen Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa. 5 harrijasotzaile aritu dira bertan, eta lehia estu baten ondoren, Jesus Mari Iruretagoiena "IZETA III"ak jantzi du txapela. Partaideek hiru harri erabili behar izan dituzte: 125 kiloko zilindro berria, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.

 

Emaitzak:


1.- Jesus Mari Iruretagoiena "IZETA III"    8.600 kilo  (3.750 + 2.250 + 2.600)

2.- Joseba Ostolaza Ibarguren                 8.487,5 kilo (3.625 + 2.362,5 + 2.500)

3.- Urtzi Telleria Almorza                         7.200 kilo (3.000 + 1.800 + 2.400)

4.- Iban Ugartemendia Saizar                  7.025 kilo (3.000 + 2.025 + 2.000)

5.- Aimar Galarraga Ibarguren                 5.612,5 kilo (2.875 + 1.237,5 + 1.500)