EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 2. multzoko 3. jardunaldia - AIA

EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 2. multzoko 3. jardunaldia - AIA

2014/07/19 | Orokorra

Gaur AIAn, gaueko 10etan Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 3. jardunaldia ospatu da.

Emaitzak hauek izan dira:

 

1.- BERROBI:          55 plaza, zinta 1 eta 1,82 metro

2.- TARINAK-DEBA:  53 plaza             eta 0,50 metro

3.- UROLA GARAIA: 51 plaza             eta 1,27 metro

 

Dagoeneko amaitu dira sailkapen proba guztiak, multzo honetatik finalerako sailkatu diren bi taldeak BERROBI (8 puntu) eta UROLA GARAIA (6 puntu) izanik. Hirugarren postuan, eta ondorioz finaletik kanpo, Debako TARINAK taldea gelditu da 4 punturekin. Abuztuaren 3an AIAko probalekuan ospatuko den finalean 1. multzotik sailkatu diren HELDU--ORIO eta ANDUTZ-ITZIAR ere lehiatuko dira.