EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako finala
Gaur arratsaldeko 6etan Aiako probalekuan ospatu da Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako finala. Andutz-Itziar, Berrobi, Heldu!-Orio eta Urola Garaia taldeak aritu dira bertan, sailkapen fasean posturik onenak lortu dituzten taldeak hain zuzen ere.
Taldeek, 15 minutuko bina txanda egin behar izan dituzte, 950 kiloko harria erabiliz bi kasuetan. Guztira 30 minutuko lana.
Sailkapena:
1.- Heldu! - Orio 87 plaza, zinta 1 eta 1,44 metro (44 plaza, zinta 1 eta 1,44 metro 1. txandan; 43 plaza 2. txandan)
2.- Andutz - Itziar 86 plaza eta 1,34 metro (45 plaza eta 1,34 metro 1. txandan; 41 plaza 2. txandan)
3.- Berrobi 81 plaza eta 1,06 metro (42 plaza eta 1,06 metro 1. txandan; 39 plaza 2. txandan)
4.- Urola Garaia 77 plaza eta 0,89 metro (40 plaza eta 1,69 metro 1. txandan; 36 plaza, 7 zinta eta 2,02 metro 2. txandan)
Argazki galeria
