EMAITZAK. GIpuzkoako lasto altxatze txapelketa

2014/08/10 | Orokorra

Gaur arratsaldeko 6etan ospatu da Aian Gipuzkoako lasto altxatze txapelketa. 2 minutuko txanda bakarrean, partaideek ahalik eta jasoaldi gehien egin behar izan dituzte 45 kiloko fardoarekin. Andoni Agirreurreta izan da jasoaldi gehien lortu dituena eta ondorioz 2014. urteko Gipuzkoako txapelduna.

 

Emaitzak:


1.- Andoni Agirreurreta Lazkano     18 jasoaldi

2.- Peio Argaia Eizmendi               14 jasoaldi

3.- Mattin de la Sotilla Ayestaran     8 jasoaldi

 

Jaialdi berean, Euskal Herriko emakumezkoen harrijasotze txapelketa ospatu da., Idoia Etxeberria gailendu zaiolarik Estitxu Almandozi.