EMAITZAK. Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa

EMAITZAK. Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa

2014/08/15 | Orokorra

Gaur arratsaldeko sei t'erdietan ospatu da Baliarrainen Gipuzkoako lokotx biltze txapelketa. Lau kirolari partehartzekoak ziren arren, azkenean hiru kirolari bakarrik aritu dira Jon Goikoetxea azken orduko baja izan delako. Partaideek, elkarrengandik 1,25 metrotara kokatutako 50 lokotx jaso behar izan dituzte.

 

Sailkapena: 

1.- Eneko Garmendia Zubeldia    6 minutu, 25 segundu eta 76 ehuneneko

2.- Jon Larrañaga Gorrotxategi    6 minutu eta 30 segundu

3.- Gotzon Zulaika Arakistain      6 minutu, 49 segundu eta 47 ehuneneko

 

Ekitaldi berean emakumezkoen Euskal Herriko trontza txapelketa ere ospatu da, garaipena Ainhoa eta Ana Iraizozentzat izan delarik. 6 segunduko tartea atera die Itxaso Onsalo eta Leire Astiazaranek osatutako bikoteari; 3. postua, Alatzne Etxaburua eta Jasone Aranburu sailkatu dira.