EMAITZAK. Gipuzkoako orga joko txapelketa

EMAITZAK. Gipuzkoako orga joko txapelketa

2014/08/16 | Orokorra

Arratsaldeko 6etan ospatu da Ondarroako frontoian GIpuzkoako orga joko txapelketa. Hiru kirolarik hartu dute parte proban, 4 metro luze eta 320 kiloko gurdiari (188 kilo kirolarien aldean) ahalik eta itzuli gehiago emateko asmoz. 

 

Proba oso berdindua izan da, azkenean garaipena GORKA ARREITUNANDIArentzat izan delarik. 2 urtez jarraian lortzen du garaipena Mutriku Sokatira Taldeko kirolariak. Bigarren postuan, irabazlearengandik hamar zentimetrotara soilik JAGOBA URANGA gelditu da, hirugarren postua PATXI ITUARTErentzat izan delarik.