EMAITZAK. 7 herrialdeen arteko herri kirol txapelketa

2014/08/24 | Orokorra

Arratsaldeko 4etan ospatu da Atharratzen 2014ko 7 herrialdeen arteko txapelketa. 10 diziplina ezberdinetan lehiatzen dira kirolariak, eta diziplina guztien artean puntu gehien lortzen dituena izaten da txapelduna.

 

Sailkapena:


1.- Gipuzkoa     54 puntu

2.- Bizkaia        51 puntu

3.- Nafarroa      50 puntu

4.- Lapurdi        44 puntu

5.- Araba          37 puntu

6.- Nafarroa Beherea 19 puntu

7.- Zuberoa      12 puntu

 

Diziplinaka dagokionez, hona gipuzkoarren emaitza eta sailkapenak:

.- Lokotx biltzea: ENEKO GARMENDIA    6 minutu, 36 segundu eta 53 ehuneneko (1. postua)

.- Txinga-eroatea: ANDER ZINKUNEGI   5 plaza (6. postua)

.- Zaku-eramatea: JESUS BERISTAIN, IBON UNANUE, JOSU URANGA   1 minutu, 47 segundu eta 67 ehuneneko (4. postua) 

.- Sokatira: IBARRA  (1. postua)

.- Ingude altxatzea: GARIKOITZ ETXEBERRIA  67 jasoaldi (5. postua)

.-  Lasto jasotzea: Andoni Agirreurreta   21 jasoaldi (1. postua)

.- Orga: JAGOBA URANGA   2 itzuli, laurden bat eta 1,60 metro (3. postua)

.- Harrijasotzea: JESUS MARI IRURETAGOIENA "IZETA III"    31 jasoaldi (2. postua)

.- Trontza: IGOR ESNAOLA, SANTI AIZPURUA   2 minutu, 5 segundu eta 29 ehuneneko (1. postua)

.- Aizkora: IÑAKI AZURMENDI    5 minutu, 41 segundu eta 80 ehuneneko (2. postua)