ASTEASU, Euskal Herriko 2. mailako aizkora finala

2014/11/01 | Orokorra

Azaroaren 1ean Asteasun ospatuko da Euskal Herriko 2. mailako aizkora txapelketako finala. Arratsaldeko 6:30etan izango da ekitaldia Asteasuko pilotalekuan. 

 

Partaideak:

.- Arkaitz Jauregui Gorrochategui

.- Mikel Larrañaga Elgarresta

.- Aratz Mugerza Mendizabal

.- Ugaitz Mugerza Mendizabal

.- Eneko Otaño Aizpuru

.- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga

 

Kirolariek 54 ontzako bi enbor, 60 ontzako bi enbor eta 72 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte.