BEASAIN, Euskal Herriko 1. mailako aizkora txapelketako finala

BEASAIN, Euskal Herriko 1. mailako aizkora txapelketako finala

2014/10/26 | Orokorra

Urriaren 26an ospatuko da Asteasuko Antzizar pilotalekuan Euskal Herriko 1. mailako aizkolarien txapelketako finala. Ekitaldia eguerdiko 12etan hasiko da eta irailaren 13an Aian ospatu zen kanporaketan denbora onena lortu zuten sei aizkolariak arituko dira lehian. Azken orduko aldaketa bat dago eta Floren Nazabal ez da arituko, bere ordez Jon Irazu arituko da.

 

Partaideak

.- Aitzol Atutxa

.- Iñaki Azurmendi

.- Jon Irazu

.- Jose Mari Olasagasti

.- Joseba Otaegi

.- Unai Otaño

 

Kirolariek 54 ontzako 4 enbor, 60 ontzako 4 enbor eta 72 ontzako 4 enbor moztu beharko dituzte.

 

Argazki galeria