Tolosako Aldaba auzoan, harrijasotze ekitaldia

2014/09/28 | Orokorra

Irailaren 28an, arratsaldeko 6etan ospatuko da Tolosako Aldaba auzoan Aldabako Harria harrijasotze lehiaketa. Aldabako plazan izango da txapelketa. 130,3 kilotako harri baldarra da Aldaba Harria, eta harrijasotzaileek bost minutuko txanda bakarra izango dute ahalik eta altxaldi gehien emateko.

 

Partaideak:

.- Jokin Eizmendi 

.- Jose Ramon Iruretagoiena "IZETA II"

.- Jagoba Otaegi

.- Urtzi Telleria