MARTUTENE, Idoia Etxeberriaren marka ahalegina
2014/10/12 | OrokorraUrriak 12an Idoia Etxeberria harrijasotzailea errekor berri bat egiten saiatuko da Donostiako Martutene auzoan. Idoia 5 minutuko txanda bakarrean 100 kiloko harri kubikoari ahalik eta jasoaldi gehien ematen ahaleginduko da.
Ekitaldia Martuteneko ikastolako jolastokian izango da, eta jaialdi berean, emakumezkoen herri kirol erakustaldi bat egongo da, trontzan, txinga eramaten, ingude altxatzen eta lasto altxatzen arituko direlarik.