AZKOITIA, giza proba taldearen eta astoaren arteko apustua

2014/10/25 | Orokorra

Urriaren 25ean, gaueko 10etan, Azkoitiko Gurea probalekuan UROLA GARAIA giza proba taldearen eta Joxe M. Eizmendi "Koatei"ren DARKO astoaren arteko apustua jokatuko da.

Astoak 325 kilotan sartu beharko du, hortik gorako kilo bakoitzeko kilo bateko gainkarga eraman beharko duelarik. Giza probako taldean berriz, 8 lagunetik 7 soilik pisatuko dira, Koateik aukeratuko duelarik zein ez pisatu. 7 lagunek 540 kilotan sartu beharko dute, hortik gorako kilo bakoitzeko bi kilotako gain karga eraman beharko dutelarik. 

Erabili beharreko harria ELOSUKO LUTXURDIO asto harria izango da.