Aiako harrijasotze txapelketa

2015/02/22 | Orokorra

Arratsaldeko 5etan ospatuko da txapelketan Aiako pilotalekuan. Erabili beharko diren harriak hauek izango dira:

  • 6 arroako zilindro zaharra = 75 Kg.
  • 8 arroako zilindro zaharra = 100 Kg.
  • 10 arroako zilindro berria (kopa) = 125 Kg.

6 eta 8 arroako harriak, antolatzaileak jarriko ditu.

 

BALDINTZAK:

  • 10 arroako harria, bakoitzak berea ekarri beharko du.
  • Harri bakoitzarekin 3 minutuko tandak izango dira.
  • Harriak, ordena honetan jasoko dira: 6-8 eta 10koa.
  • Kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea.
  • Kanpanan jasotzea galarazita dago.

 

PARTAIDEAK:

- Iñigo Eizagirre (ZARAUTZ)

- Jagoba Otaegi (AIZARNA)

- Beñat Telleria (LASARTE) 

- Inhar Urruzuno (ONDARROA)

- Josetxo Urrutia (LEITZA)

 

SARIAK:

-          1º: 400€, TXAPELA eta GARAIKURRA

-          2º: 300€ eta GARAIKURRA

-          3º: 250€ eta GARAIKURRA

-          4º: 200€

-          BESTE GUZTIAK: 150€