AIA, harrijasotze errekor saiakerak
2015/01/18 | OrokorraUrtarilaren 18an eguerdiko 12etan Aiako pilotalekuan harrijasotzeko ekitaldi bat ospatuko da. Lau harrijasotzaile arituko dira: Jokin Eizmendi, Idoia Etxeberria, Imanol Illarramendi eta Jon Ander Maiza.
Jokin Eizmendi eta Idoia Etxeberria errekor berriak ezartzen saiatuko dira: Idoia 137,5 kilotako zilindro zaharrarekin arituko da 5 minutuko txanda bakarrean, eta Eizmendik berriz, bina minutuko lau txandatan lau harri ezberdin erabiliko ditu: 225 kiloko errektangularra, 200 kiloko zilindroa, 175 kiloko kubikoa eta 150 kiloko bola.
Imanol Illarramendi eta Jon Ander Maiza bestalde, beraien marka pertsonalak hobetzen saiatuko dira, 150 kiloko zilindro zaharrarekin bost minutuko txanda bakarrean.