GIPUZKOAKO HERRI KIROL FEDERAZIOAREN TEKNIFIKAZIO ZENTROA-Beasain
2015/03/27 | Herri kirolak GIPUZKOAn-
2015eko martxoaren 27a, eguerdiko 12etan GIPUZKOAKO HERRI KIROL FEDERAZIOAREN, Teknifikazio zentroa martxan jartzen da.
Gipuzkoako Herri Kirol Teknifikazio zentroa, Beasaingo ANTZIZAR kiroldegian kokatzen da.
Gaurkoa egun garrantzitsua da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarentzat, aspalditik amestu dugun proiektua martxan jartzen bait da.
Gizartea aldatzen doan neurrian, kirol esparruan dihardugunok ere aldaketa horietara egokitu beharra dugu, eta hori da Beasaingo zentro honen bidez lortu nahi duguna. Proiektu honek, gune honek, herri kirolen inguruko mugimendua indartzeko tresna izan behar du, etorkizuneko kirolari eta zaletuak sortzeaz gain gure kirol eta ohituren bizirautea bermatuko duena.
Argi dago mota honetako ekimen baten atzean jende askoren lana eta laguntza dagoela. Bereziki eskertu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundia, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako hau aurrera eramatea. Baita Beasaingo udala ere, azken urteetan herri kirolen alde eginiko lanaz gain proiektu honetan sinistu duelako. Bi erakunde hauen babesik gabe ezinezkoa izango genuke gaur gauden lekura heltzea.
Eta noski, aldi berean ez genuke ahaztu nahi gure aurretik Gipuzkoako Herri Kirol Federaziotik proiektu honen lehenengo haziak erein zituztenak.
Guztion elkarlanak bere fruituak emango dituela espero dugu.
Esker mila guztioi!