USURBIL, Gipuzkoako 2.mailako aizkora txapelketako finala
2015/07/04 | Orokorra2015eko uztailaren 4ean, USURBILGO frontoian, Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako finala ospatuko da.
Parte hartuko duten aizkolariak:
.- Jon Irazu Ugalde
.- Aratz Mugerza Mendizabal
.- Jesus Mari Mujika Elola
.- Xabier Orbegozo Aginagalde
.- Eneko Otaño Aizpurua
.- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga
Aizkolariak finalean burutu beharko duten lana 4 enbor 54 ontzako eta 2 enbor 60 ontzako izango dira.
Txapelduna hurrengo urtean Gipuzkoako 1.mailako aizkora txapelketan lehiatuko da.
Herri Kirol jaialdia arratsaldeko 6etan hasiko da, harrijasotzaile ekitaldiarekin: Ostolaza- Izeta harrijasotze eskolen artekoa eta hau amaiturik aizkolariak hasiko dira.