ELGOIBAR, Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako azken jardunaldia

ELGOIBAR, Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako azken jardunaldia

2015/07/18 | Orokorra

Uztailaren 18an arratsaldez ospatuko da Elgoibarren 2015eko Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 4. eta azken jardunaldia.

Aurtengo txapelketa lau jardunaldiz osatutako ligaxka moduan ospatuko da, proba bakoitzean lortutako sailkapena kontutan hartuko delarik txapelduna erabakitzeko. Talde bakoitza osatzen duten 8 kirolariak 660 kilotan sartu beharko dute eta 20 minutuz arituko dira lanean 900-1000 kilo arteko harriarekin.

Partaideak:

Andutz (Itziar)

Berrobi

TopeNatxiok (Mendaro)

Tarinak (Deba)

 

Kontutan izan behar da txapelketako hiru jardunaldi jokatu ondoren, oraindik hiru taldek dutela azken saio honetan txapela eskuratzeko aukera. Atxikitutako dokumentuan ikus daitezke orain arte ospatutako proben emaitzak:

 

Erantsitako artxiboak