AIA, harrijasotze ekitaldia
2015/05/23 | OrokorraMaiatzaren 23an, arratsaldeko 6 t'erdietan harrijasotze ekitaldi bat ospatuko da Aian.
Idoia Etxeberriak eginiko erakustaldiarekin hasiko da ekitaldia, honen atzetik Izeta II.aren eta Joseba Ostoazaren eskolako harrijasotzaileak elkarren aurka lehiatuko direlarik. Harri ezberdinekin 16 harrijasotzaile arituko dira guztira bi minutuko txandetan, irabazlea kilo gehien jasotzen dituen taldea izanik.
Atxikiturik ekitaldiko programa.