ELIZONDO, 7 herrialdeen arteko txapelketa
2015/09/19 | OrokorraArratsaldeko 5etan hasiko da Elizondoko Laxo plazan 2015. urteko 7 herrialdeen arteko txapelketa.
10 diziplina ezberdinetan lehiatuko dira kirolariak, eta denera puntu gehien eskuratzen dituen lurraldea izango da txapelketako garailea.
Gipuzkoako taldea osatuko dutenak hauek dira:
.-Sokatira: IBARRA
- Lokotx biltzea: ENEKO GARMENDIA
.- Txinga eroatea: IGOR LANDA
- Zaku eramatea: MIKEL AGIRRE - GOTZON ARRIETA - PATXI ITUARTE
- Lasto jasotzea: JOSE MARTIN BUSTINZA "TUBI"
- Ingudea: JESUS MARI IRURETAGOIENA "IZETA III"
- Orga jokoa: IKER GOIKOETXEA
- Harrijasotzea: AIMAR IRIGOEN
- Trontza: IGOR ESNAOLA- SANTI AIZPURU
- Aizkora: MIKEL LARRAÑAGA