AIA. Emakumezkoen Euskal Herriko sega txapelketa
Uztailaren 12an eguerdiko 12:00etan ospatuko da Aian 2015eko emakumezkoen Euskal Herriko sega txapelketa. Aiako hilerri azpiko belardian ospatuko da txapelketa eta bi kirolari arituko dira lehian: Irati Astondoa eta Alatzne Etxaburua.
Partaideek 30 minututako denbora tartea izango dute ahalik eta belar kilo gehien mozteko.