EMAITZAK. ELGOIBAR - Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako azken jardunaldia

2015/07/18 | Orokorra

Arratsaldeko 6etan eman zaio hasiera Elgoibar-en ospatu den Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 4. eta azken jardunaldiari.

Ligaxkako azken jardunaldi honetan, binaka aritu dira taldeak hamar minutuko bi txandetan. Berrobi eta Mendaroko taldeek eman diote hasiera saioari, eta Itziar eta Deba izan dira atzetik aritu direnak.

 

Probako sailkapena:

1.- ANDUTZ-Itziar                 44 plaza            eta 0,22 metro
2.- TARINAK-Deba                43 plaza, 3 zinta eta 5,18 metro             
3.- TOPE NATXIOK-Mendaro  42 plaza, 2 zinta eta 3,14 metro
4.- BERROBI                        42 plaza, zinta 1 eta 6,19 metro

 

Ligaxkako saio guztietako puntuak batu ondoren, 2015eko Gipuzkoako taldekako giza probako txapelketako garaipena ANDUTZ - Itziar taldearentzat izan da. 

 

Txapelketako sailkapena:

1.- ANDUTZ-Itziar                 13 puntu
2.- TOPE NATXIOK-Mendaro     10 puntu
3.- BERROBI                           10 puntu
4.- TARINAK-Deba                    7 puntu