ASTEASU. Gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketako finala

2015/08/09 | Orokorra

Gizonezkoen Euskal Herriko sega txapelketako finala jokatuko da abuztuaren 9an Asteasuko Sarobe baserriko belardian. Proba eguerdiko 12etan hasiko da eta bertan uztailaren 26an Aiako kanporaketan sailkapena lortu zuten lau segalariak arituko dira:

 

Partaideak:

- Igor Esnaola Dorronsoro

- Julen Gabirondo Izeta

- Jon Kanflanka Ezkurra

- Jesus M. Ormaetxea Telletxea "URKI"