AIA. Euskal Herriko1. mailako aizkora kanporaketa
Irailaren 27an ospatuko da Aiako pilotalekuan Euskal Herriko 1. mailako aizkolarien txapelketako kanporaketa. Ekitaldia eguerdiko 12etan hasiko da eta denbora onena lortzen duten sei aizkolariak urriaren 12an Basaurin ospatuko den finalerako sailkapena lortuko dute.
Partaideak:
.- Aitzol Atutxa Gurtubai
.- Iñaki Azurmendi Peñagarikano
.- Ander Erasun San Sebastian
.- Jon Irazu Ugalde
.- Mikel Larrañaga Elgarresta
.- Juan Jose Lopez Azpilikueta
.- Ugaitz Mugertza Mendizabal
.- Floren Nazabal Leiza
.- Jose Mari Olasagasti Landa
.- Joseba Otaegi Saizar
.- Unai Otaño Albizu
.- Jon Rekondo Salaberria
Kirolariek 54 ontzako 2 enbor, 60 ontzako 2 enbor eta 72 ontzako 2 enbor moztu beharko dituzte.