Gipuzkoako ohiko sega txapelketa. Kanporaketa eta finala
2013/03/25 | Txapelketen deialdiak, bilerak, zigorrak ...Izen emate epea martxoaren 22an amaiturik, 8 segalari bere partaidetza egiaztatu dute 2013 urteko ohiko sega txapelketarako.
Taldeen banaketa egiteko, talde burua, iazko txapeldun eta txapelduordea hartu dira eta zozketa egin ondoren taldeak horrela gelditu dira:
1 TALDEA
.- Juan Jose Lizaso Rezabal
.- Igor Esnaola Dorronsoro
.- Jesus Mari Goenaga Arruti
.- Jesus Mari Ormaetxea Telletxea “Urki”
2 TALDEA
.- Mikel Alkorta Aizpurua
.- Mikel Garayalde Orbegozo
.- Julen Gabirondo Izeta
.- Iban Pardo Andres
Kanporaketa saioa ekainaren 2an izango da eta segalariak 30 minutuko lana izango dute. Kanporaketa bakoitzeko kilo gehien mozten dituen bi segalariak sailkatuko dira.
Finala AIAn ekainak 23an , eguerdian ospatuko da.