FINALA Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketa AIA
Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako Finala, 2013ko abuztuaren 4an, arratsaldeko 6eta AIAko probalekuan ospatuko da.
Kanporaketa saioan sailkaturiko 4 talde arituko dira; AIZTONDO, BERROBI, ORIO eta URRETXU.
Taldeak 8 lagunekoak izango dira eta taldeek 660 kilotan sartu beharko dute. Pisu horretatik pasatzen diren taldeak gainzama, kiloko, 2 kilo jarri beharko dira. Taldeen pisaketa proba hasi baino ordu eta erdi lehenago izango da.
Binaka arituko dira, 15 minutuko bi txanda, txanda bakoitzean harri ezberdinarekin tiratuz. Txanden artean 10 minutuko tartea utziko da, taldeak kalez aldatu eta harria irteerako eremura eramateko. Plaza erdian soka bat egongo da bi aldeak bereizteko.
Arautegia dokumentu atalean dago.
Argazki galeria




