ZIZURKIL. Euskal Herriko sega txapelketa
Uztailaren 21ean lehenengo aldiz emakumezkoen Euskal Herriko ohiko sega txapelketa antolatuko da. Txapelketa Zizurkilgo Areta baserriko belardietan ospatuko da eguerdiko hamabietan eta hiru partaide arituko dira lehian:
.- Irati Astondoa
.- Alatzne Etxaburua
.- Arrate Garin
Partaideek 20 minututan ahalik eta belar kilo gehien moztu beharko dituzte.




