EMAITZAK. Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako 2.kanporaketa A multzoa

2013/07/15 | Orokorra

Uztailaren 13an arratsaldeko 6etan eman zitzaion hasiera Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako A multzoko bigarren kanporaketari. Gogoratu behar da talde honetan Berrobi, Deba, Mendaro eta Orioko taldeak daudela, eta ekainaren 29an jokatu zutela multzo honetako lehenengo proba.

 20 minutuko lana amaitu ostean, hauek izan ziren talde bakoitzak lortutako emaitzak:

1.- ORIO            48 plaza eta 3 zinta

2.- BERROBI      48 plaza, zinta 1 eta 5,42 metro

3.- DEBA           46 plaza, zinta 1 eta 1,47 metro

4.- MENDARO    44 plaza, 3 zinta eta 4,15 metro

Multzo honetako bi saioetako lanak zenbatu ondoren,- Orion ekainak 29an eta Mendaron uztailaren 13an-  ORIO eta BERROBI sailkatu dira abuztuaren 4ean, AIA jokatuko den finalerako. Bertan Urretxu eta Aiztondoko taldeak ere arituko dira, B taldetik sailkatutako taldeak hain zuzen ere.