EMAITZAK, Gipuzkoako 1.mailako aizkora txapelketa
2013/07/26 | Orokorra
Gaur uztaireln 26ean Mendaroko Goiñati frontoian arratsaldeko 6 eta erdietan Gipuzkoako 1. mailako aizkolari txapelketa ospatu da.
UNAI OTAÑOren azken orduko baja ondorioz, lau aizkolari aritu dira Gipuzkoako txapelaren lehian.
Emaitzak honakoak izan dira:
1.- Iñaki Azurmendi Peñagarikano 30 minutu 45 segundu 39 ehuneneko
2.- Jose Mari Olasagasti Landa: 31 minutu 55 segundu
3.- Joseba Otaegi Saizar : 33 minutu 20 segundu
4.- Jesus Mari Mujika Elola : 34 minutu 23 segundu
Lau aizkolariek burutu duten lana 54” ko 4 enbor (neurria 1,252 metro enbor bakoitza), 60” ko 4 enbor (neurria 1,391 metro enbor bakoitza) eta 72” ko 2 enbor (neurria 1’669 metro enbor bakoitza) izan da.
Egurrak Jose Miguel Peñagarikanok plazaratuak izan dira.