LEGORRETA. Gipuzkoako lokotx biltze eta ingude altxatze txapelketa

2016/05/08 | Orokorra

Maiatzaren 8an Legorretako kiroldegian Gipuzkoako lokotx biltze eta ingude altxatze txapelketak ospatuko dira.

 

Lokotx biltze txapelketan, kirolariek elkarrengandik 1,25 metrora jarrita dauden lokotxak ahalik eta denbora laburrenean jaso beharko dituzte; 50 lokotx guztira.

Partaideak:

.- Arkaitz Astiazaran Salegi

.- Eneko Garmendia Zubeldia

.- Jon Goikoetxea Sarasola

 

Ingude altxatze txapelketan minutu t'erdiko denbora tartean 18 kiloko ingudearekin ahalik eta jasoaldi gehien egin beharko dituzte kirolariek.

Partaideak:

.- Arkaitz Astiazaran Salegi

.- Gorka Etxeberria Ikutza

.- Jesus Mari Iruretagoiena Elustondo

.- Igor Landa Aramendi