IDIAZABAL. Idoia Etxeberria eta Jokin Eizmendiren errekor saiakerak

2016/04/30 | Orokorra

Apirilaren 30ean arratsaldeko 7 t'erdietan herri kirol saio bat ospatuko da Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Bertan, Idoia Etxeberria eta Jokin Eizmendi harrijasotzaileak beraien markak hobetzen saiatuko dira.

.- Idoia Etxeberria: 160 kiloko errektangularra bi eskuekin eta 110 kiloko errektangularra esku bakarrez.

.- Jokin Eizmendi: 250 kiloko errektangularra bi eskuekin.

Ekitaldia, aizkolarien erakustaldi batekin osatuko da.