EMAITZAK. Aia - Gipuzkoako 2. mailako aizkora kanporaketa

2016/05/22 | Orokorra

Gaur arratsaldean ospatu da Aiako pilotalekuan 2016ko Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketako kanporaketa froga. 10 aizkolarik hartu dute parte gaurko ekitaldian.

Kirolariek 54 ontzako bi enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu behar izan dituzte ahalik eta denborarik laburrenean, lehenengo sei sailkatuak uztailaren 3an Usurbilen ospatuko den finalerako txartela eskuratu dutelarik.

 

Sailkapena:

1.- Jon Irazu Ugalde                   8 minutu, 44 segundu eta 85 ehunen
2.- Eneko Otaño Aizpurua          8 minutu, 52 segundu eta 45 ehunen
3.- Julen Alberdi Zinkunegi        9 minutu, 26 segundu eta 42 ehunen
4.- Jesus Mari Mujika Elola        9 minutu,  53 segundu  eta 69 ehunen
5.- Xabier Zaldua Alberdi        10 minutu,  17 segundu  eta 48 ehunen                                                      

6.- Aratz Mugerza Mendizabal      10 minutu, 19 segundu eta 31 ehunen
7.- Luis Mari Txapartegi Gurrutxaga  10 minutu, 31 segundu eta 52 ehunen
8.- Jokin Alkizalete Urkola                11 minutu, 01 segundu eta 98 ehunen
9.- Aitor Urteaga Aldasoro                12 minutu,  19 segundu  eta 40 ehunen
10.- Julen Aranbarri Ocaña               13 minutu,  06 segundu  eta 15 ehunen

 

Txapelketako finala uztailaren 3an ospatuko da Usurbilen eguerdiko 11 t'erdietan. Aizkolariek 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte  finalean.