EMAITZAK. Gipuzkoako ohiko sega txapelketako kanporaketa

2016/06/19 | Orokorra

Ekainaren 19an Zestoako Aizarna auzoan ospatu da Gipuzkoako ohiko sega txapelketako kanporaketa.

Bi taldetan banatuta, zortzi segalarik hartu dute parte gaurko kanporaketa saioan, kirolari bakoitzak ordu erdiko denbora tartean ahalik eta belar kilo gehien moztu behar izan dituelarik.

 

1.TALDEA. 11:30etan

.- Julen Gabirondo Izeta: 1.687 kilo (txartel gorri bat atera diotenez 20 kiloko zigorra izan du)

.- Arkaitz Arteaga Bereziartua: 1.454,5 kilo

.- Iban Pardo Andres: 1.452 kilo

.- Andoni Urrutia Idigoras: 1.137 kilo

 

 2. TALDEA. 12:30etan

.- Igor Esnaola Dorronsoro: 1.502,5 kilo

.- Jokin Etxeberria Peñagarikano: 1.423,5 kilo

.- Iñigo Mercader Soroa 1.315,5 kilo

.- Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.186 kilo

 

Julen Gabirondo, Arkaitz Arteaga, Igor Esnaola eta Jokin Etxeberria sailkatu dira uztailaren 10ean Asteasun ospatuko den Gipuzkoako ohiko sega txapelketako finalerako. Bertan ordubeteko lana osatu beharko dute segalariek.