EMAITZAK. Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa

2016/07/03 | Orokorra

Gaur eguerdian ospatu da Usurbilen Gipuzkoako harri txikien harrijasotze txapelketa. 5 kirolarik hartu dute parte aurtengo txapelketan. 

Harrijasotzaileek 3 minutuko hiru txanda izan dituzte 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bolarekin aritzeko. Lan guztiak amaituta, Aimar Irigoien izan da kilo gehien jaso dituena,  eta 2015ean lortutako garaipena berritzea lortu du.

Sailkapena:


1.- Aimar Irigoien Jauregi                      9.075   kilo (80 jasoaldi guztira)

2.- Mikel Lopetegi Gereka                      8.200   kilo (72 jasoaldi)

3.- Hodei Iruretagoiena Uria "IZETA IV"    8.137,5 kilo (72 jasoaldi)

4.- Iñigo Eizagirre Ascaray "EIZA"          7.137,5   kilo (63 jasoaldi)

5.- Xabier Peñagarikano Ibargoyen "ERREUZTA"    7.075 kilo (63 jasoaldi)