EMAITZAK. Euskal Herriko harri txikien harrijasotze txapelketa

EMAITZAK. Euskal Herriko harri txikien harrijasotze txapelketa

2013/10/13 | Orokorra

Goizeko 11:00etan eman zaio hasiera Donostiako Martutene auzoan Euskal Herriko harri txikien harrijasotze txapelketari. Jose Joakin Astorkiaren azken orduko baja dela eta, hiru harrijasotzaile bakarrik aritu dira lehian.

 

Kirolariak lau harrirekin aritu behar izan dute, hiru minutuko txanda banatan. Erabilitako harriak: 125 kiloko errektangularra, 125 kiloko kopa, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko borobila.

 

Emaitzak:

1.- Aimar Irigoien             12.260 kilo (3.750 + 3.750 + 2.260 + 2.500)

2.- Hodei Iruretagoiena     11.185 kilo (3.250 + 3.375 + 2.260 + 2.300)

3.- Josetxo Urrutia            8.206 kilo  (2.625 + 2.625 + 1.356 + 1.600)