Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1.zk.ko Epaitegiaren ebazpena
2017/01/01 | OrokorraDonostiako Administrazioarekiko Auzietako 1.zk.ko Epaitegiak Juan Jose Lizaso Rezabalek, Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurka, aurkeztutako errekurtsoa gaitzetsi egin du eta epaitegiaren ebazpenaren aurka ezin du errekurtsorik aurkeztu EPAI IRMO delarik.
Kirol Justiziako Euskal Batzordeak ontzat eman zuen 2014ko uztailaren 18ean harturiko erabakia, non, Aian 2014ko uztailaren 13an ospaturiko Gipuzkoako ohiko sega txapelketako emaitzak zuzendu egiten ziren erreklamazio baten ondorioz eta IGOR ESNAOA DORRONSORO txapelduna aldarrikatu zen.
Lizaso Rezabal Jaunak bere garaian okerki emandako trofeo eta txapela itzultzea behartua dago.