Azkoitia, idi kintopekoen SAIZAR SARIKETA Finala

2017/01/17 | Orokorra

Azkoitiko Gurea pilotalekuan gaueko 10etan, SAIZAR Sariketako finala ospatuko da.

Sailkatu diren uztarriak TXOKOLATE - PATXI ILLARRETA - OLIDEN dira

Kintopeko idi probak

Saizar Sariketa

Antolatzailea:  Jotatxikiu Elkartea

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak I.SAIZAR IDI KINTOPEKO LIGAko finala   inguruan honako hau adierazi nahi du:

 

2016ean Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak Gipuzkoako Kintopeko Idien Txapelketa arautu eta onartu zuen.

 

Saizar Idi Kintopekoen Liga arautegi honetan oinarritzen da, puntuaketa eta bestelako baldintzetan , salbuespen batekin eta bere garaian desadostasuna sortu zuena:

 

LIGA edo ekitaldiak Gipuzkoako Kintopeko Idien Txapelketa bezala izendatzeko, abere jabe,  itzai eta erlojeroak Gipuzkoan lizentzia eguneratua  izan behar dute eta Liga antolatu duten elkarteek ez dute puntu hau onartzen.

 

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak ateak zabalik ditu hobetzeko ekarpenak egin nahi dituenentzat.


-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------